martes, 2 de abril de 2013

Estremere eta Peyrelue

Aste santurako eguraldi txar zamarra emun ebein arren aprobetxaitteko moduko egunak be eon dia, egun on pare bat pistan pasau ostian, domekan Josu ta bixok zirkular bat ittera igo ginan Portaletera. Bentatatik hasi ta zuzen "corredor del ejecutivo" izena dakon kanal batetik gora Estremereko puntara, goizian hego magalian edur hautsa euela aprobetxauaz Portaleteko paso zaharrera, fokak jantzi ta Peyrelue, puntatik zuzenian berriz be fokak jarritako lekura, azkenengo igoeria Estremer-era gero handik iparraldera bajaitten dan konba batetik gustora skiauaz. Bukaketako bidetik oinez bentataraino. Goiz ederra izan zan, hego,mendebalde eta iparraldeko magaletako edurrak probauaz! Ondorian, Baserri tabernan kaña ta gilda, bazkaitteko orkatza ta pena bakarra Ronden 100.ediziñua ezin ikustia!
Zorionak Fab!

Josu kanalera zuzenian.

Skixak bizkarrian.

Kanala motza baina politta.

Behian geraketan dia bentak.

puntara falta dana skixekin.

Lehenengo bajadia.

Peyrelueko magal ederra!

Josu arrastuan.

Puntia bertan.

Puntan, AB2 vs Midi.

Bajada itzela!

Eguneko azkenengo igoera.

Eta azkenengo bajadia.

Konba ederra.

Fourche beteta.


No hay comentarios: